Polizetako baldintza orokorrak, orokorrak baina garrantzitsuak

kolaboratzaileak

Poliza guztiek estaldura, baldintza eta kanpo gelditzen diren kasuak adierazten dituzte, ezbehar kasuan konpainiaren jokaera zehazten dituztenak. Oinarrizko datuak baldintza berezietan zehazten badira ere, beste asko, eta oso garrantzitsu direnak ere, baldintza orokorretan jasotzen dira. Funtsezkoa da hauek jakitea, baina hauei buruzko informazio gabezia ohikoa da, zoritxarrez, eta kontsumitzaileek asegurua izenpetzen dute zer kontratatzen duten ongi ulertu gabe.

Ezjakintasun honek nahi gabeko egoera bat ekar dezake. Kontsumitzaileak askotan ikusten du zintzo zintzo ordaintzen duen poliza bat izanda ere, zerbait gertatu eta aseguruak ez duela uste bezala erantzuten. Hori gertatzen da maiz, bizi-osasun asegurua izan, etxeko asegurua izan, nahiz autoarena izan, kalte pertsonalak nola materialak erreklamatzen direnean.

Kasu askotan, kontsumitzaileak poliza izenpetzean, baldintza orokorrak ezagutzen eta onartzen dituela adierazten du, benetan irakurri ez baditu ere. Horrela agertzen da baldintza berezietan, askotan apenas ikusten ez den moduan eta baldintza orokorrak jaso gabe. Ohikoa da ere bai kontratuak baldintza orokorrak ez jasotzea ere, baizik eta aseguru-etxearen web orri batera igortzea.

Nahiz eta baldintza orokorrak ulertzea lan nekeza den, oso garrantzitsuak direla kontuan hartu behar dugu. Hori dela eta, aseguru bat kontratatu aurretik polizaren nondik norakoak ulertzen lagunduko digun norbaiti galdetu behar diogu beti, eta argibide nahikoa jaso arte ez sinatu.