Beribilakin istripu bat izatea arazo bat da beti. Kasurik hoberenean, ez dago kalte pertsonalik eta kalte materialak arinak dira. Baina istripua txikia bada ere, ezbeharraren kudeaketa gogaikarria da beti.
Ez badago akordio osorik, edo zalantzarik badago, komenigarriagoa da polizia deitzea eta hauek ezbeharraren argitze-agiri bat egitea. Baina akordioa egonean, onez-oneko agiria betetzeak aseguru-etxearekin egin beharreko izapideak azkar ditzake eta kalte-ordainketa epe laburragoan ordain dadila ere. Dokumentu hau asmatuta dago bi beribilen arteko istripuak kudeatzeko, istripuen %85a mota honakoa delarik.
Beribil istripuetarako onez-oneko adierazpen agiri eredua berdina da aseguru-etxe guztientzat Europar Batasunean. Bertan istripuarekin lotutako datu guztiak agertzen dira: data, lekua, biktimak, beribilen datuak, jabeak, aseguruak eta gidariak eta istripuaren egoera.
Agiriak bi kopia ditu, batean idazten da eta bestea autokopiakoa da. Gidari bakoitzak kopia bat gorde behar du. Agiria nork betetzen duen ez da garrantzitsua, beti ere bi gidarien sinadura agertzen bada. Sinadura honek dokumentuan idazten diren datuen onarpena egiaztatzen du.
Istripua izan duen bakoitzak onez-oneko agiria bere aseguru-etxeari igorri behar dio, legearen arabera istripua gertatu eta zazpi eguneko epean. Berme osoz aritu nahi bada, konpainiari eskatu ahal zaio onez-oneko agiriaren kopia bat egitea kaltetuak originala gorde dezan, data islatzen duen konpainiaren zigiluarekin.
Onez-oneko agiria nahikoa izan beharko balitz ere, ez da sobera lekuko eta istripua izan duten beribilen argazkiak egitea, bertan kalteak ikusten direlarik. Izan ere, adierazitako datuen euskarri dokumentala izan daitezke. Komenigarria izan daiteke ere istripuaren lekukoen datuak jasotzea, geroago argitzea behar duten eztabaidarik balego.
Gauzak ez baitira beti uste bezain xamurrak izaten onez oneko agirian agertzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzea gomendatzen dugu baita istripuaren nondik norakoak eta autoen kalteak ongi azaldu ditugula ere. Azkenik, agirian agertzen denarekin ados ez bagaude hobe ez badugu sinatzen.