Operadore batekin mugikor linea bat kontratatu aurretik, ziurtatu honek estaldura ematen duela telefonoa erabiliko den ohiko lekuetan. Azkeneko hilabeteetan hamarnaka pertsona etorri dira ohartu direnak, mugikor linea berri bat kontratatu ondoren edo beste konpainia batera eramangarritasuna burutu ondoren, orain estaldurarik ez dutela haien telefonoa sarritan erabiltzen duten leku askotan, bizi diren hirian zein haien lanlekuan, adibidez.
Horrela, kontsumitzailea konturatzen da askotan egoten den lekuetan ezin duela deitu, mezurik bidali edo interneten sartu. Arazo hauek maizago suertatzen dira oso handiak ez diren herrietan eta batez ere eremu menditsuetan. Hala ere, kaltetuak Nafarroako erdialdeko eta Erriberako herrietatik ere badatoz. Kasuak egon dira Kaparroso, Sesma, Lizarralde, Zarrakaztelu, Lodosa, Ezkabarte, Sakana edo Baztanen.
Kontsumitzailea ohartzen denean agindutako estaldurarik ez duela eta hala jakinarazten duenean, konpainiak estaldura eza ukatzen du eta ez du konponbiderik ematen. Bezeroak ez du beste konpainia batera joateko aukerarik baizik, baina bere erabakia azaltzen duenean operadoreak jakinarazten dio hitzartutako iraunkortasun klausula ordaindu beharko duela; honen kopurua 300 euro artekoa izan daiteke. Kasu hauetan,
Iratxe eskatzen ari da erabiltzaileari erabili ezin izan duen mugikor linea batengatik ez kobratzea eta, bestalde, kontsumitzaileari beste konpainia batera joatea utz dakion inolako penalizaziorik ordaindu gabe.
Iratxe Kontsumitzaileen Elkartea