Eramangarritasuna sarritan egiten den ekintza bada ere, kontsumitzaileei arazoak ematen jarraitzen du. Telefonia erabiltzaile orok eskubidea dauka operadorez aldatzeko, zenbakia mantenduz. Urtero bi milioi pertsona inguruk egiten du. Hala ere, komenigarria da zenbait jarraibide kontuan hartzea konpainia ustekabekorik gabe aldatzeko:
-Idatziz egin ezazu. Ohikoa da eramangarritasuna telefonoz eskatzea, baina ez da komenigarriena. Idatziz eskatzea da hoberena, eragiketa paperean jasota gera dadin. Idatziz egitekotan, kontsumitzaileak eskaeraren kopia zigiluduna eskatu behar du. Zenbat eta seguruago euskarria, are eta arrisku gutxiago eramangarritasun eskaera bideratzerakoan eta konpainiaren erantzukizuna eskatzeko.
-Ziurtatu zaitez iraunkortasunagatikoa badagoela eta penalizazioa zuzena dela. Zenbait konpainiek penalizazioa erabiltzen dute presioa egiteko eta konpainia utziz gero, adibidez 200 euroko penalizazioa ordaindu beharko duzula jakinarazten dizute, hainbatetan zuzena ez izanda ere. Horregatik, komenigarria da iraunkortasun konpromiso bat onartu zenuela ziurtatzea eta bete ez duzun epearen proportzioan aplikatu dela.
-Kontraeskaintza bat onartzekotan, ziurtatu dena idatziz jasota geratzen dela. Sarriegi, operadore jasotzaileak penalizazio bat kobratzen du deuseztapena jakinarazi ez zaiola edo aldaketa egina zegoelako, epez kanpo egin dela argudiatuta. Horregatik, hobe da beti deuseztapena idatziz jasota geratzea, bidegabeko kargurik egon ez dadin.
-Jaso dituzun gailuak lehenbailehen itzuli. Zenbait kontsumitzailek 250 euro arte ordaindu behar izan du utzitako konpainiaren bideratzaile edo deskodegailua ez itzultzeagatik. Garrantzitsua da, beraz, gailu horiek ahalik eta lasterren itzultzea konpainiaz aldatu ondoren.