Etxean berrikuntzak egin dituztenen %16ek arazoren bat izan du. Arazo ohizkoenak burutzeko epea eta lanaren kalitatea dira (bakoitza %7a) eta hauen atzetik kontratua lantzeko eta ordaindu beharreko prezioari lotutako arazoak daude. Hala adierazten du inkesta batek. Inkesta honen arabera ere, ia lau nafartarren artean batek (%24ak) etxeko berrikuntzak agindu ditu azkeneko bi urtetan.
Berrikuntza hasi aurretik, komenigarria da zenbait aurrekontu eskatzea, gorabeherakoak badira ere, alderaketak egin ahal izateko. Halakoetan, ona da ere adostea aurrekontua egiteagatik kobratuko duten eta zenbat, gero lana agintzen ez bada ere.
Enpresa bat aukeratzen denean, honek aurrekontu xehatua aurkeztu beharko du, lan guztiak eta horien prezioa adieraziz. Kontsumitzaileak aurrekontua onartu badu, enpresak ezin izango du gero adostutakoa baino gehiago kobratu. Eraikuntzan agertu den arazo bat konpontzeko egiten bada lana, konponketaren helburua zein den kontratuan zehaztea komeni da, izan ere bezeroak enpresak proposatzen duen lana eginez arazoa konpondu bertzerik ez du nahi.
Prezioarekin lotutako beste arazo handi bat hasieran onartutako aurrekontuarekiko aldaketak dira. Printzipioz, aldaketa hauek onartu beharko dituzu enpresak kobratu ahal izateko baino kontuan hartu behar da aldaketak onartzeko bertze modu batzuk ere badaudela.
Funtsezkoa da ere kontratuan berrikuntzen amaiera data zehaztea. Are gehiago, finkatutako datarenganako atzerapen bakoitzeko penalizazio bat zehaztea komenigarria da. Hau da lanaren amaieran atzerapenik ez izateko erarik onena. Atzerapen hauek dira berrikuntzei ekiten dieten herritarren kezka garrantzitsuenetako bat.