Komunitatea aseguratua?

kolaboratzaileak

Printzipioz, komunitateen polizek eraikinen gune komunetan sor daitekeen edo bizilagun guztien erantzukizun partekatua den edozein gertaera estaltzen dute. Baina, derrigorrezkoa al da legez ezaugarri hauetako aseguru bat edukitzea? Ez. Izan ere, zenbait komunitatek ez dute asegururik. Kasu hauetan, atarian, igogailuan edo etxearen lorategian hondamenik sortzen bada, bizilagun guztiek ordaindu beharko dute kostua haien poltsikotik.
Azkenean, garrantzitsua da baloratzea komunitate aseguruak eskaintzen dituen estaldurak, zer arriskuren ardura hartuko duen eta bizilagunek zenbat ordaindu behar duten. Oso zentzuzkoa da argudiaketa hau, baina hori ere ez da beti egiten. Oso ohikoa da bizilagunek polizaren kontratazioa administratzailearen esku uztea eta poliza horren zerbitzuez edo dakartzan kostuez ez arduratzea. Izan ere, galdetutako bizilagunen %60k baino gehiagok ez daki beren komunitateak asegururik duen eta poliza bat dutela dakitenek ez dituzte estaldurak ezagutzen, Arrentak (Alokairua sustatu eta etxebizitzarako sarbiderako elkartea) adierazten duenaren arabera.
Komunitateen polizen prezioak ezberdinak dira konpainien artean, eta ezberdintasunak mila euro artekoak izan daitezke. Ezberdintasun hori, noski, estalduren edo eskaintzen dituzten zerbitzuen arabera.
Zalantzarik gabe, gehien ematen diren kalteak ur-isuriek sortutakoak dira. Unespak ikerketa batean adierazi zuen 46 segundoko halako kalte bat sortzen dela. Kasu gehienetan ur-isuria non gertatzen den zehaztu behar da. Izan ere, horren arabera arazoa konpontzearen arduraduna zehaztuko da.
Zenbait polizek ez dute kaltea estaliko kanalizazioak egoera onean ez daudela uste badute. Sarritan kontsumitzaileak, eta komunitateak ere, ez du salbuespen hori ezagutzen eta arrazoi hori dela eta aseguru-etxeak konponketa estaltzen ez duela ikasten du.
Funtzionamendu okerra edo elementu komunen zainketan izandako arduragabekeriaren ondorioz hirugarrenei edo bizilagun bati sortutako kaltea komunitateak bere kargu hartu behar du. Sortutako kalteak materialak (adibidez, loreontzi bat erori eta auto batean kalteak eragiten baditu) edo pertsonalak (adibidez, baldosak puskatuta daudela eta norbait erortzen bada) izan daitezke.