Kultur-aniztasuna dastatuz

Erabiltzailearen aurpegia Larraitz Amadoz Lazkano 2016ko eka. 7a, 12:33

2009tik hitzorduari hutsik egin gabe, Munduko Arrozak ekimenak sukalde bihurtu zuen Foru plazako aterpea. Zortzigarren edizioan Senegalgo, Ganbiako, Europa ekialdeko, Irurtzungo eta Andaluziako arrozak dastatzeko aukera izan zen. Horretaz aparte, atzo hasi zen Ramadanean islameko fededunek hartzen duten harira zopa ere dastatu zuten hainbatek. Hitzorduak kultura ezberdinetako irurtzundarrak elkar ezagutzeko balio izan zuen.

Gastronomia festarekin batera haurrek munduko jolasekin gozatzeko aukera izan zuten. Bestalde, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak aniztasuna, berdintasuna, errespetua eta diskriminaziorik eza balioak sustatzeko udako kanpaina larunbatean Irurtzunen abiarazi zuen.

Erlazionatuak