Lore eskaintza Arregi gogoratzeko

Guaixe 2015ko aza. 12a, 17:46

Mikel Arregi Garin lakuntzarra Guardia Zibilak Etxarri Aranatzen jarritako kontrol batean hil zuela 36 urte bete ziren atzo. Gertaera oroitarazteko Jose Ramon Anda eskultorearen lan bat jarri zen Etxarrin 1980an. Urteurren guztietan bezala, familia, lagunak eta lakuntzarrak oroigarrira hurbildu eta lore eskaintza egin zioten Arregiri.