Asteburu “positiboa”

Guaixe 2016ko mai. 24a, 18:53

Cava festa eta azokaren berreskurapena. Asteburu betea izan zuten Lakuntzan. Aitor Gartzia kultura zinegotziak balorazio “ona” egin du. “Dena berria izanda, positiboa izan da”. Aurten ikasitakoarekin etorkizunerako hobetzeko aldaketa batzuk egin daitezkeela esan du zinegotziak. “San Sadurni d´Anoiako lagunekin gauza asko lotu ditugu. Hemendik aurrera egitekoak ere”. Jendeak emandako erantzunak aurrera segitzeko indarra ematen duela azaldu du zinegotziak. Cava ekoizleek uste baino gehiago saldu dutela ere aipatu du. Pena bakarra zuen, igandean eguraldiak lagundu ez izana. Kultur Batzordean, hala ere, balorazio sakonagoa eginen du.

Erlazionatuak