Falstaffek Lakuntza ezagutuko du

Guaixe 2016ko ira. 30a, 13:15

Igandean, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean.

Tarima Beltza antzerki taldearen azken antzezlana da Falstaff no cree en la otra vida. Fartsa bat da eta “heriotzak gurekin jolasten duela” erakutsi nahi du. Ihote parranda batean kokatutako tragikomedian protagonista Falstaff, edo Maria Muxarra, da; emakume mozkorti eta hitzontzi bat. “Gaitz pila ditu, baina ez da hiltzen”. Herriko aberatsen alabaren laguna da. Hark amarekin ez du erlazio onik. Lagun mina, mutila, apaiza, horren zerbitzaria… horiek guztiak agertuko dira eszenan.


Antzezlana Francisco Javier Gil Diez-Condek idatzi zuen,1989an. Eusko Jaurlaritzaren Francisco de Avellaneda saria jaso zuen. William Shakespearek Enrike IV. obran agertzen da Falstaff; erregearen sasiko seme Hal printzearen bufoi potoloa, lagun borrokazalea, festazalea, andrezalea. Tarima Beltzak emakumezko bihurtu du, Mari Muxarra. Jon Barbarinen zuzendaritzapean pertsonaiak Mertxe Herrera, Marta Diego, Olibi Galparsoro, Eider Leoz, Nahikari Gonzalez, Juan Manuel Herrero eta Pili Maldonado aktoreek jokatuko dituzte.

Erlazionatuak

Falstaff delako hori

Guaixe 2016 urt 29 Altsasu