Rock doinuak kultur etxean

Guaixe 2016ko urr. 14a, 14:35

Larunbatean, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean.

Bi talde igoko dira Lakuntzako kultur etxeko oholtzara bihar. Alde batetik, Los del Rayo talde altsasuarrak Sin alas para volar diskoa aurkeztuko du. Bederatzi kantaz osatutako lana udaberrian aurkeztu zuten altsasuarrek. Garapena izan da, baina betiko rock esentziari eusten dio taldeak. Rock dosia osatzeko El Desvan talde iruindarra ariko da. Laukoteak Al descubierto diskoa aurkeztuko du, baina agian prestatzen ari den lan berriko doinuren bat entzuteko aukera izanen da.

Erlazionatuak

Betiko esentzia gordetzen duen diska berria

Erkuden Ruiz Barroso 2016 mai 20 Altsasu