Bartzelonako abesbatza, pozik kantari

Guaixe 2016ko urr. 28a, 12:48

Igandean, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean.

Bartzelonako Grazia auzoko El Cercle talde koraleko zati da Vivace abesbatza umeen eta gazteen beste bi koruekin batera. 2009Ko lastailaren batean sortu zen abesbatzak 100 bat kide ditu, 35 urteko bataz besteko adinarekin. Haien artean Ainhoa Andueza uhartearra (sopranoa) eta Gaizka Andueza Arregi lakuntzarra (tenorea). Abesbatzaren helburua lan serioa eta zorrotza egitea da, baina, aldi berean, atsegina eta gozagarria. Errepertorioari dagokionez, nagusiki, pop musika eta musika modernoa abesten dute; ezohikoa dena abesbatzen artean. Hala, abesbatza musikaren beste ikuspegia eskaintzen dute.

Kataluniar herrietan eta Bruselan eman ditu kontzertuak. Tomas Rosadoren zuzendaritzapean Lorenz Maierhoferren Ethno Mass for Peace, Carl Orffen Carmina Burana eta Benet Andreu Pons Miserere abestu ditu. Kataluniako Ateneoen Federazioen lehiaketan, musika sorkuntza atalean, 2. saria eskuratu zuten 2011n. Sari hori euren ekoizpen batekin lortu zuten eta aurten aurkeztu duten Happy ekoizpena dakarte Lakuntzara.

Egitaraua    
Kantua Egilea Moldaketa
Celebration Eumir Deodato Kirby Shaw
Imagine John Lennon Jay Althouse
Best Day of my Life Hainbat Andy Beck
What a Wonderful World G. D. Weis Mark Brymer
Fly Me to the Moon Bart Howard Kirby Shaw
Happy Pharrell Williams Mark Brymer
Blue Skies Irving Berlin Steve Zegree
Happy Together Alan Gordon Greg Jasperse
All Night Long Lionel Richie Mark Brymer
I Gotta Feeling Hainbat Mark Brymer
You are the sunshine of my life Stevie Wonder Mac Huff
Jump Hainbat Kirby Shaw