Uribe, bigarrenez bigarren Itaroan

Guaixe 2016ko abenduaren 19a

Lakuntzarrak margotutako eguberri bola.

Eguberri bola erraldoiak dekoratzeko lehiaketaren zortzigarren edizioa antolatu du Iruñerriko Itaroa merkataritza guneak. Aurkeztutako 50 proiektuen artean 10 aukeratu eta euren egileek 140 cm-ko diametroa duten bola erraldoietan irudikatu zituzten zirriborroak. Haien artean zegoen Iker Uribe-Etxeberriaren Cuando los juguetes sueñan. Duela bi urte bezala, ilustratzaile lakuntzarra bigarren postuan sailkatu da, oraingoan Zurñie Coronado Montoiaren atzetik. Bola dekoratu horiek eguberritan merkatal gunean ikusgai izanen dira.