Nafarroako presidente Uxue Barkos bere senitartekoekin Lakuntzan izan zen igandean, bertako produktuen azoka eta Cava festa bisitatzen. Lakuntzako alkate Patxi Xabier Razkinekin eta Sant Sadurní d`Anoiako alkate Maria Rosell i Medallekin, aldi berean Junts pel Si taldeko parlamentaria denarekin eta bi udaletako ordezkariekin azoka postuak bisitatu zituzten, Cava festan topa egin zuten, Nafarroako aldaketaren alde, eta Lakuntzako kultur etxea bisitatu zuten, Barkos Madrilen diputatu zenean bere taldeak sartutako helegite batekin lortu baitzen aipatu kultur etxea berritzeko diru-laguntza.