Embajadakoak grabatzeko presarik gabe

Sakanako Pop-Rock Lehiaketan saritutako hiru taldeetatik www.guaixe.eus-en on-line elkarrizketetan parte hartzen azkenak Embajada taldekoak izan dira. Lakuntzako taldeko Fernando Jimenez Jimenez, Mikel Flores Ruiz eta Ibai Lanz Betelu izan ziren web orriko irakurleek bidalitako galderei erantzuten asteazkenean. Barre artean haiek ikustea embajada bat dela eta izena hortik heldu dela adierazi zuten.

Euren musika ibilbidearen berri eman zuten gaur egun laurak batzen dituen proiektura arteko bidea. Musika asko gustatzen zaiela aitortu zuten. Lakuntzako hiltegi zaharreko lokaletan hasi baziren ere, nahiago izan dute lokal propioa sortu, araudi eta bestelakoez mugatuta ez egoteko. Hala ere, aitortu dute hiltegia zenak haiendako “oso garrantzitsua, behar beharrezkoa” izan zela The Sekta garaietan. “Oso garrantzitsua da herrian lokal publiko bat egotea, gu lokalik gabe ez genuke talderik eginen”. Eta gaineratu dutenez, “orain hobe gaude gure lokal propioarekin”.

Lehiaketa sortzea “oso ona” izan dela esan zuten Embajadakoek. Arrakastatsua izan dela gaineratu dute. Embajada taldeak grabaziorako 8 ordu eskuratu ditu Josu Erbitiren Drum Groove estudioan. Sariari buruzko inorekin hitz egin ez badute ere, kanta bat grabatzeko asmoa zuten. Euren kantuak grabatzeko “aukera izatean” grabatuko dituztela eta “presarik ez” dutela jakinarazi zuten. Bitartean udarako hainbat kontzertu lotuta dituztela jakinarazi dute.

Erlazionatuak