Embajada taldeari on-line elkarrizketa

Guaixe 2017ko mai. 29a, 12:00
Embajada taldeari on-line elkarrizketa

Sakanako Pop-Rock Lehiaketan Embajada taldeak grabaziorako 8 ordu eskuratu ditu Josu Erbitiren Drum Groove estudioan Lehiaketari buruz eta taldeari buruz galdetu nahi diezu? Bidali ezazu zure galdera www.guaixe.eus web orriaren bidez. Asteazkenean, 15:30ean, erantzunen dituzte galderak.

1. Nola izan zen zuen lehendabiziko kontaktua musika munduarekin?
Sakandarra

ba bakoitzak ibilbide ezberdin bat dugu jiji lehendabizi Igor eta Fernando hasi ziren THE SEKTA taldean, herriko "mataderoan". Igor gitarra bezala eta Fernando baterian, urte baten ondoren, Ibai sartu zen toysaruseko gitarra batekin.. jujuju eta azkenik, Mikel, duela gutxi hasi zen gitarra jotzen eta taldean sartzeko esan genion EMBAJADA sortuz.

2. kontatu zidatenez, taldeko auzolanekin eraiki zenuten zuen lokala. Zergaitik ez duzue jotzen hiltegian (Lakuntzako lokal "publikoa")? ensaiatzen jarraituzgero izugarrizko proiekzioa duzuela iruditzen zait.
Sakandarra

Bai, egia da hori. Beste leku batean egin genuen gure lokala (herrian ezkutatuta). Mataderoan ez jotzea erabaki genuen, oso mugatuta zegoelako dena araudia, etab...

3. Ze ibilbide izan duzue bakoitzak?
Sakandarra

Fernando: THE SEKTA, eskizofrenia, orangutan swimming, azken oihu, sykorax, the welta, shockdown eta EMBAJADA.
Igor: THE SEKTA, eskizofrenia eta EMBAJADA
Ibai: THE SEKTA, sonrisa bertikal, azken oihu, the welta, desvarios varios eta EMBAJADA.
Mikel: EMBAJADA

4. Noiz grabatuko dituzue zuen 5 abestiak?
Sakandarra

Guaixen bertan jiji estudioren batean grabatzeko aukera izatean grabatuko ditugu. Ez dugu presarik.

5. Neskalagunik baduzue?? Taldekide bat izugarri gustatzen zait
Maria

Batzuk bai, zuk bertan ikertu ;) jijiji

6. Kaixo! Zein da Embajadaren helburua? Aisia da edo profesionalak bihurtzeko asmotan zaudete?
Izadi

Iepa! Embajadaren helburua? jaja aisia da, musika asko gustatzen zaigu eta oso gustora jotzen dugu!!

7. Zein talderekin elkarbanatu duzue eskenatokia?
Izadi

Segismundo toxicomano, Ze esatek, hesian, Disturbio, stupenda jones, dr.infierno, bultz, fridays crew, alerta gorria, drinking park, no konforme, sinaia...

8. Embajadaaa forever! Nola lortu al dut sinatutako argazki bat?
Erox

Etorri guregana eta eskatu lasai askoo!!

9. Zerk liluratzen zaituzte?
Basoa

zure galderak liluratzen gaitu jaja musikak!!

10. Naturak eta zuek, baduzue zerikusirik?
Basoa

bai! asko! Maria edo juanari galdetu, guk baino hobe dakite eta jijiji

11. Emabajada. Nondik nora izen hori?
Galdera

Emabajada ezdakigu.. gure izena Embajada da jaja Embajada bat delako gu ikustea!

12. Oker ez banago aurretik beste taldeetan ibilitakoak izandakoak zarete. Zuen musika ibilbidean zein leku du hiltegi zaharreko entsegu tokiak? Garrantzitsua da herrietan taldeendako halako lokalak egotea?
Nola

oso garrantzitsua izan zen guretzat THE SEKTAko garaietan, behar beharrezkoa izan zen. Baina orain hobe gaude gure lokal propioarekin. Bai, oso garrantzitsua da herrian lokal publiko bat egotea, gu lokalik gabe ez genuen talderik egingo ezta ere.

13. 8 orduko grabazio txanda irabazi duzue lehiaketan. Zein asmo duzue? Kanta bakarra grabatzea? Edo maketaren bila joanen zarete?
Sariaz

ez dugu inorekin hitzegin oraindik sariari buruz, baina abesti bat grabatzeko asmoa dugu!

14. Zer iruditu zaizue Sakanako Pop-Rock Lehiaketa? Kontzertu gehiago atera zaizkizue?
Lehiaketaz

Oso ona izan da POP-ROCK lehiaketa sortzea! arrakastatxua ere. Lehiaketagatik ez, baña udaran zehar kontzertu gehiago izango ditugu bai! batzuk konfirmatutak iada...

15. Noizko single berriak???
Ostruk zurraspa crew

ahal dugunean eta uzten digutenean! ostruk!

16. Fer taldean egonik, flamenko doinuak ez dituzue sartuko?
Lur

Denborarekin ikusiko duzue ;)

17. Fernandok duen curriculuma ikusita, hamaika talde desberdinetan jo baitu, hurrengo galdera beharrezkoa da, Zenbat musika-tresna edo instrumentu jotzen dituzu?
Guaixe

bajoa, gitarra elektrika, flamenka, akustika... kaxa, bateria, triangelua eta txirula (pistatxo bat).

18. Flores noiztik zaude musika munduan? A ta zorte On larunbatean jajajjaja
El bicho

Ba aspalditik musika eskola garaietatik nago musika munduan baina gitarrarekin duela 2 edo 3 urte hasi nintzen. milaesker bicho!

19. Irrifartsu ikusten zaituztet argazkian, baita erantzuten ari zareten galderetan ere, horrelakoak al zarete beti? Hala balitz, zein da formula?
Ur

klaro baietz!! formula jende hoberenataz inguratzea da! jou jou jouu eguberri on!

20. Kanki for manager!
Txiki

noski baietz!

Agurra

Mila esker Guaixe astekariari!! oso gustora egon gara bertan! Eta mila esker zuek guztioi galderak egiteagatik!! Badakizue Embajada zuen herrian jotzea nahi baduzue, deitu!! Hurrengo kontzertua ekainak 10 ordizin eta hurrengoak sare sozialetan konfirmatuko ditugu!! bertan ikusiko gara! Egurreeee!!