Berdintasunaren zapi gorri-morea Aldaberendako

Guaixe 2017ko uzt. 12a, 13:04

Aldabe, atzean, ezkerretik bigarrena.

Festa-Los de Bronce 2017 saria lau emakumek jaso zuten atzo. Sanferminetan "aitzindari" izandako lau emakume musikari saritu zituen Brontze peñak. Haien artean zegoen Oihana Aldabe Lazkoz lakuntzarra, Iruñeko festetan klarina jotzen aurreneko emakumezko izateagatik saritua izan zena.

Aldabe, Carmen Arias, Elena Fraile eta Puy Rekalderen "adorea" eta "borondate irmoa" goraipatu zituen peñako presidente Ignacio Brunek: "historikoki gizonezkoek soilik okupatutako espazioetan parte hartzeko erabakia hartu zuten lau aitzindari hauek; ekarpen erabakigarria izan zen hori, festak berdintasunean gozatzeko bidean".

Festa saria jasota "pozik" zeuden laurak. Aldabek esan zuenez, "argi dugu omenaldia ez dela guretako soilik. Asko dira berdintasunaren alde lanean ari diren emakumeak, ez bakarrik musikaren alorrean".

Erlazionatuak