Emakumeen Eguna dela eta Lakuntzako mugimendu feministak herriko emakumeak deialdietan parte hartzera deitu dituzte: dela mandarra zintzilikatuz, dela greba eginez edo manifestazio eta kontzentrazioetara joanez. “Mundua geldituko dugu, mundua aldatzeko”. Biharko ere egitaraua prestatu dute. 09:00etan herria apaintzeko hitzordua jarri dute plazan. Apainketa horretarako mandarrak, trapuak, garbiketako gauzak edo bestelakoak eramateko eskatu dute. Eguerdian da hurrengo hitzordua, plazan hori ere. Kafea eta bizkotxoa dastatzera elkartuko dira emakumezkoak. .
Arratsaldean, 18:30ean, Altsasuko mobilizaziora joateko hitzordua jarri dute. Sakana mailako manifestazio misto, alai eta koloretsua 20:00etan eginen da eta lakuntzarrei apaingarriekin joateko deialdia egin diete.