Lakuntzako plazan bildu dira emakumeak

Guaixe 2018ko martxoaren 8a

Emakumeen egunean herria apaindu dute emakumeek eta eguerdian ekitaldia egin dute

Lakuntzan emakumeak plazara atera dira. Herria apaindu eta eguerdi aldera bizkotxoa, patata tortila eta kafea dastatu dituzten bitartean, giza katea egin dute. Arratsaldean Altsasuko manifestaziora joateko hitzordua jarri dute.