Kultur etxea beteta zegoela, Lakuntzako memoria taldeak Oroimena kantuz ekitaldia eskaini zuen. Militarrek 1936an estatu kolpea eman zutenetik 82 urte pasa dira. Garai hartan izandako ekintza eta gertaeren kontrako salaketa egin zuten musika, olerki eta musikaren bidez 20 bat lakuntzarrek. Baina salaketa horren gaurkotasuna ere nabarmendu zuten, munduko bazter askotan gertatzen direnen lekuko diren errefuxiatuak gogoratuz. 1936ko iragana eta 2036ko etorkizuna irudikatzen zuten bi emakumek euren istorioa kontatu zuten. Sei agerraldi egin zituzten eta haietan euren egunerokoa aletu zuten haietan. Abesti eta olerkien bidez aberastu zen kontakizuna.
Jo ziren kantak
Ken Zazpi Zapalduen olerkia
Bide Ertzean Ez dut atzera egingo
Barricada Suela de alpargata
Barricada La estancia
Bide Ertzean Non dira
Eva Amaral La ciudad maldita
Eñaut Elorrieta Deserriko kontradantza
Berri Txarrak Maravillas
Barricada Petalos
Luis Eduardo Aute Al alba
Silvio Rodriguez Ojala
John Lennon Imagine
Errezitatu ziren olerkiak
Gabriel Aresti Nire aitaren etxea
Eduardo Galeano Los nadies
Felipe Juaristi Txorien aberria