Asteburu bete ospakizun

Guaixe 2018ko eka. 1a, 13:51

Larunbatean kintadak izanen dira eta igandean Korpus eguna.

Lakuntzarren biharko eta etziko agendak beteta daude. Larunbatean herriko kintada guztiak eguerdian poteoan elkartuko dira. Ondoren, nork bere alde eginen du, bazkaltzera. 1978ko kintoak arduratu dira gauean musika jarriko duen disko-jartzailea kontratatzeaz, baina aurretik, 19:30ean Chuchin Ibañez eta Los Charros taldearen kontzertua izanen da plazan.

Igandean, Korpus egunarekin, elizkizun berezia egin ondoren, prozesioa eginen da. Arratsaldean, berriz, 18:30ean Lakuntzako kintoek alkate dantza dantzatuko dute plazan. 1:9:00etan Iñaki Bizkaik dantzarako doinuak jarriko ditu eta 20:00etan auzatea izanen da.