Eguraldia lagun eta giro bikainarekin ospatu zuten lakuntzarrek San Juan bezpera. Afari eta meriendatan bilduta, gaueko 10:00etan lehen ezkil jotzeekin batera piztu ziren San Juan suak, gaueko 12:00ak arte iraun zutenak. Ezkildorrera igo ziren lakuntzarrak, ezkilak jotzera, eta ohikoa den bezala bertan auzatea zuten zain.