Itxaropenaren antzerkia Lakuntzan

Guaixe 2019ko urt. 11a, 08:29
Caminos para crecer antzerki konpainia. UTZITAKOA

Caminos para crecer antzerki konpainiaren Alas Rotas antzezlana izanen da Lakuntzako kultur etxean igandean, ilbeltzaren 13an, 19:00etan

Etxarri Aranazko kultur etxean emanaldia egin ondoren, Caminos para crecer kulturarteko antzerki taldea Lakuntzan egonen da Alas Rotas antzezlanarekin. Igandean izanen da emanaldia, ilbeltzaren 13an, 19:00etan, kultur etxean. CEAR-Euskadiko Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordean sortu zen antzerki konpainia 2015ean, batzordearen zerbaitzuak erabiltzen dituzte pertsona errefuxiatuekin eta boluntarioekin.

Alas Rotas antzezlana ez du errealitateko istorioa kontatzen, baina izan zitekeen. Fore da egilea eta zuzendaria eta Yankoren istorioa kontatzen du. Yanko errefuxiatua da eta Espainian asiloa eskatu du. Asiloa lortzea ez da bide erraza, eta, azkenean, erbesterasten dute. Gizartearen injustiziak aipatuko dira antzezlanan ere, bereziki, xenofobia eta sexismoa. Hala ere, Alas Rotas aurrra egiteko indarraren aldeko mezua plazaratzen du, laguntasuna eta itxaroparen indarraren boterea gailenduz.