Country-a ingurua oso ezaguna ez den musika estilo bat da. Hortaz, Ciento Volando taldeak Euskal Herrian AEBko mendebaldeko doinuak erabiltzen dituen talde bakarrenetarikoa dela esan daiteke. Hortaz, Nashville-go inspirazioa duten pop-rock abestiak jotzen dituzte. Betiere, mezua duten kantak dira Joseba Sansebastian taldeko kideak adierazi bezala. Bihar, ilbeltzaren 20an, San Saastiñetan, Lakuntzako plazan kontzertua eskainiko dute. 13:30ean izanen da emanaldia.
Diskoaren grabazioa zuzenekoan egin zuten Atarrabiako kultur etxean. Kontzertuak baino ikuskizunak eskaintzen ditu taldeak.