Ezkilak eta suak Lakuntzako urteko gaurik laburrenean

Guaixe 2019ko eka. 25a, 09:14

Gaueko hamarretatik aurrera hasi ziren ezkil hotsak Lakuntzan, gauerdiraino luzatu zirenak. San Juan bezperan, udako solstizioan, auzoka afaldu zuten lakuntzarrek, suak piztu eta saltatu, eta kanpandorrera igo ziren, ezkil handiak eragin eta errepikeak jotzera, hango auzateaz gozatzen zuten bitartean. Hiru aldiz saltatu ziren suak, "San Juan urriñe, ona zabaltzazu, geustue den guztiye ona konbertitzazu" eta beste esanez.