Parlamentuak Arregiren "oroitzapena eta memoria" mantentzea beharrezkotzat jo zuen

Guaixe 2019ko aza. 20a, 12:51
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordea bilduta.

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak erakunde-adierazpena onartu du.

Mikel Arregi Marinen "oroitzapena eta memoria bizirik mantentzea beharrezkoa da". Halaxe esan zuen Nafarroako Parlamentuaren Bozeramileen Batzordeak astelehenean. Horregatik, erakundeak Arregiren oroimeneko monolitoak “behin eta berriz sufritutako erasoak errefusatu” ditu, “bere memoriaren eta  herritarren elkarbizitza normalizatu eta baketsuaren kontrakoak direlako”. Aldi berean, Nafarroako Parlamentuak "indarkeria ekintza bat bera ere ez errepikatzeko berme gisa, politika arrazoiengatik biktima izan diren guztien egia, justizia, aitortza eta erreparaziorako pausoak emateko borondatea" adierazi du. 

Adierazpena Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu zuten eta haiekin bat egin zuen PSNk. Navarra Sumak soilik adierazpeneko bigarren puntuarekin egin du bat. Laukoak proposatutako adierazpenak laugarren puntua zuen, atzera bota dutena Navarra Sumak eta PSNk. Onartu gabe gelditu den puntu horren bidez Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-Ek Nafarroako Parlamentuari eskatu nahi zioten Martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legea, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimei errekonozimendua eta ordaina ematekoa, "azkar garatu eta aplikatzeko". 

Erlazionatuak

Arregiri aitortza

Guaixe 2019 aza 15 Lakuntza