Mendia

Pello Ruiz: "Guk mendia bizitzeko eta ulertzeko beste modu bat dugu"

Maider Betelu Ganboa 2019ko abe. 2a, 11:42

Pello Ruiz Bordegarai lakuntzarra Sakanako Mendizaleak Taldeko presidentea da. Nafarroako Gobernuaren 2019ko Kirol Merituari Zilarrezko Domina jaso du, 50 urte baino gehiagotan mendizaletasuna sustatzeagatik. "Gustuko dugun kirola egin dugu eta meritua dela esaten dute… ba gustura" esan digu.