Xaxardi-ren aurkezpena Lakuntzan

Guaixe 2020ko urt. 17a, 10:20

Ipuin ilustratuaren aurkezpena eginen dute Iker Uribek eta Joana Zigandak gaur, ostirala, 18:30ean, Lakuntzako Ganboikoan.

Xaxardi deitutako sasi-ardi baten istorioa kontatzen du Xaxardi ipuin ilustratuak. Joana Ziganda idazlearen ideia izan zen, izan ere, haur hezkuntzako irakaslea da eta haurrei ipuinak lantzen duen gaia landu beharra zegoela uste zuen: nahiz eta talde baten barruan bizi, iritzi propio izan behar dutela. Gainera, protagonistak animaliak izatea nahi zuen Zigandak. Sasi-ardiekin gogoratu zen, eta ipuinarako aproposak zirela pentsatu zuen. Ardiak marrazteaz Iker Uribe arduratu zen. Artaldeko ardi bakoitzak pertsonalitate bat du, eta horrela adierazi zuen lakuntzarrak. Istorio guztietan bezala arazo bat sortu behar da eta Xaxardi-n arazoa hartza da. Gauza asko pasatzen dituzte Xaxardik eta bere lagunek eta gaur, ostirala, 18:30ean, egileek haren berri emango dute Lakuntzako Ganboikoan.

Erlazionatuak

"Iritzi propioa izatea da xedea"

Erkuden Ruiz Barroso 2019 abe 04 Irurtzun   Lakuntza