Festetako haurren ttattarra eskatzeko garaia

Guaixe 2020ko eka. 18a, 11:12
Joan den urtean zapia banatu ondoren egindako talde argazkia.

Lakuntzan erroldatuta ez dauden haurren gurasoek egin behar dute eskaera garilaren 20a baino lehen.

COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren ondorioz eta osasun agintarien gomendioei segituz, Sakanako udalek festak bertan behera utzi dituzte. Lakuntzako Udalak, baina, festekin lotutako bi jarduera behintzat aurrera eraman ditu. Alde batetik, festetako kartel lehiaketa antolatu du. Eta, bestetik, joan den urtean jaiotako umeei festetan egiten zaien zapi banaketa ere antolatu du. Udalak jakinarazi duenez, 2019an jaio eta Lakuntzan erroldatuta ez dauden haurrek festetan ttattarra jaso nahi badute, udaletxean izena eman beharko dute garilaren 20a baino lehen. 

Erlazionatuak