Mikelatxo Flores

"Lakuntzako Pertza egun polita izaten da. Tamalez, aurten ezingo dugu antolatu baina zerbait sinbolikoa egiten saiatuko gara"

Maider Betelu Ganboa 2020ko abu. 14a, 12:00

Lakuntzako Pertza Elkartea 1966 urtean sortu zen eta hurrengo urtean, 1967an Lakuntzako Pertza erromeria ezaguna antolatzen hasi ziren. Ordutik, urtero San Migelerako bidea hartu izan dute lakuntzarrek, astoa, pertza, tripota eta guzti. Aurten, "eta pena handiarekin" bertan behera geratu da abuztuaren 16an ospatu beharreko festa elkarteko presidente Mikelatxo Floresek adierazi digunez. Hala ere, ekitaldi sinbolikoren bat egiteko asmoa du juntak.

Erlazionatuak