Migrazio istoriekin sortutako kontakizuna, Lakuntzan

Guaixe 2020ko abe. 16a, 10:47
Tarima Beltza antzerki taldeko kideak 'A la deriva' antzezlana prestatzen. ARTXIBOA

Tarima Beltza antzerki taldeak  Medicos del Mundo GKEarekin batera egindako 'A la deriva' eginen du larunbatean, hilaren 19an, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean.

A la deriva Médicos del Mundo Gobernuz Kanpoko Erakundeak sortutako antzezlana da. Tarima Beltza antzerki taldeak taularatzeko ardura hartu zuen, eta urte hasiera Altsasun mustu zuten. Larunbatean, abenduaren 19an, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean emanaldia eginen dute. Sarrerek 5 euroko prezioa dute, eta kultur etxearen leihatilan eskura daiteke.

Antzezlan hukingarria da, pentsarazteko sortua. Esketxen edo tarteen bidez, antzezlanak migratzaileek bizi dituzten egoeren errepasoa egiten du. Greziako antzerki klasikoaren piezetatik urte hasieran egin zuten 'Mugitzen diren pertsonak' kanpainako ikus entzunezkoetara agertzen ditu. Umore beltzerako tartea ere dagoela esan dute antolatzaileek. Juanma Casro Gaztelako antzerkigileak sortu zuen eta eskubideak Médicos del Mundori eman zizkion. Irueñan La puerta roja antzerki konpainiak mustu zuen, eta Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuari esker Sakanara iritsi da Tarima Beltza antzerki taldearen eskutik. Antzerkigile altsasuarrek lan hau egitea opari bat dela esan zuten. Juanan Oyarzunek zuzendu du antzezlana. 

Erlazionatuak