Hizketan

"Mikel Arregiri buruz egindako liburuarekin oso gustura geratu gara"

Maider Betelu Ganboa 2021eko urtarrilaren 25a

Aurreko igandean Mikel Arregi Gogoan liburuaren aurkezpena egin zuen Mikel Arregi Gogoan Herri Ekimenak. Plataformako kide Jone Aretak, liburuari itxura eman dion Iker Uribek eta Mikel Arregiren senitarteko Txaro Arregik eta Iosu Imazek liburua "apaltasunez eta maitasunez" egin dutela adierazi dute, urte osoko lana izan dela, eta senitartekoak egindako lanarekin oso kontentu daudela