Baratze ekologikoak eskatzeko azken egunak

Guaixe 2021ko api. 16a, 10:00
Baratze ekologikoen azpiegiturako materialak dagoeneko LarreƱondon daude.

Gaur despedituko da epea, udaletxean egin behar dira eskaerak.

Lakuntzako Udalak osasun aisialdi eskaintza gisa baratze ekologikoak sortuko ditu, lakuntzarrei aisialdiaz gozatzeko aukera emateaz aparte, herritarren arteko harremanak sustatu, lurra landu, ikasi eta naturarekin harremana izan dezaten. Larrañondo dermioan egonen dira baratze horiek. 1.818,24 metro karratuko lursail batean 50 metro karratuko 20 baratze sortuko ditu udalak. Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza alkateak jakinarazi duenez, maiatza hasierarako lursailak prest egonen dira eta ordurako banatu nahi dituzte baratzeak. 

Haietakoren bat lantzeko interesa duten lakuntzarrek herrian, gutxienez, urte betez erroldatuta egon beharko dute. Baratze ekologikoa hartzen duenak hura bost urtez erabiltzeko eskubidea izanen du eta, azkenik, urteko 50 euro pagatu beharko dio udalari. Horretaz aparte, baratzea erabiltzeko eskubidea lortzen dutenek konpromisoa hartuko du baratzeen eremu komunetan egin beharreko auzolanetan aritzeko. Baratze ekologikoetan interesa dutenek eskaera egin beharko dute udaletxeko 948 576 015 telefono zenbakira hots eginez, info@lakuntza.eus e-postara idatziz edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Gaur, 14:00etan, despedituko da epea. 

Erlazionatuak