Afu taldearen lan berria Lakuntzan

Guaixe 2021ko mai. 19a, 10:27

Afu taldea. UTZITAKOA

Salsa eta reggae talde barañaindarrak Larruazalean diskoaren aurezpen kontzertua eginen du larunbatean, maiatzak 22, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean 

Euskarazko reggae eta salsa musika egiten du Afu musika talde barañaindarrak. 2020. urtean Larruazalean diskoa kaleratu zuen, eta larunbatean, maiatzaren 22an, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean aurkeztuko dute. Lakuntzan perimetro itxiera bukatu zenetik lehenengo emanaldia izanen da. Sarrerak Lakuntzako Ogi berrin eros daitezke.