Hizketan

"Abestiak diskoan agertzen diren bezala egiten ditugu, horrela sortu ditugulako"

Erkuden Ruiz Barroso 2021eko maiatzaren 21a

Afu taldeak 'Larruazalean' diskoa kaleratu du eta bihar, larunbata, 19:00etan, Lakuntzako k kultur etxean aurkeztuko du. Egoeragatik ohituta ez dauden "zirkuituetan" ari dira diskoaren aurkezpena egitean, baina egokitu direla esan du Ion Erro Arbizu taldekideak.