Munduko hainbat lekutan indarkeria matxista pairatu eta bizirik atera diren 28 emakumeren bizitzan eta istorietan oinarritutako diziplina anitzeko instalazio artistiko bat da Memoria eraikiz. Sentsibilizazio sustatu eta indarkeria matxista gizartearen eta estatuaren erantzunkizuntzat hartzea du helburu. Ekainaren 25ean, ostiralean, bi saio izanen dira Lakuntzako kultur etxean: 19:00etan eta 20:00etan. Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak antolatu du, Emakumeen aurkako indakeriaren kontrako estatuko itunaren barruan.