Urbanizazio lanak eman nahi ditu udalak

Guaixe 2021eko uztailaren 28a

Urbanizatuko den ingurua. ARTXIBOA

Uriz kalearen 13. zenbakian dauden larreak kale bihurtuko dira.

Herriko burdindegiaren parean dauden partzelak urbanizatu eginen ditu Lakuntzako Udalak. Guztira 3.424,12 m2-ko azalera du urbanizatuko den zati horrek. Lanak emateko deialdia egin du eta interesa duten enpresek beraien eskaintzak agorrilaren 12ko 15:00etarako aurkeztu beharko dituzte. Kostu-eraginkortasun erlazio hobea duen eskaintzari emanen dio udalak lana. Haren aurrekontua 245.610,94 eurokoa da (BEZ barne).