Lakuntzako Udalak enkante bidez Uriz kalean dauden bi partzela saldu nahi ditu. Han eginen den urbanizazioan daude partzela horiek eta ahietan etxebizitzak jasotzeko aukera dago. Partzela batek 285,45 metro karratuko azalera du eta besteak 330,02 metro karratu. Lehenengoaren lizitazio prezioa 52.717,28 euro (BEZ barne). Eta bigarrenarena, berriz, 53.403,35 eurokoa da (BEZ barne). Erosleek 4 urte izanen dituzte etxeak jasotzeko eskaerak udaletxean aurkezteko. Baldintza horrekin Lakuntzako Udalak nahi du partzelekin ez espekulatzea eta etxebizitzetara bideratzea.