Hizketan

"Diskoa kaleratzeko asko itxoin dugu, eta zuzenekoak eskaintzeko gogotsu geunden"

Erkuden Ruiz Barroso 2022ko urtarrilaren 14a

Anita Parker taldeak 'Reset' hirugarren lana kaleratu zuen urte amaieran. Orain diskoaren aurkezpen bira egiten ari dira, eta bihar, ilbeltzak 15, larunbatan, 19:00etan, kontzertua eskainiko dute Lakuntzako kultur etxean. Olatz Andueza Razkin taldeko kide lakuntzarra da.