Festa hasiera musika eskolako txarangak girotu zuen. Txokolate jana izan zen eta jendea poliki bildu zen ospakizunaren hasieran. Gainera, txurroak dastatu edo punteria probatzeko aukera era badago Lakuntzako festetan. Ondoren, piperropil lehiaketa jokatu zen. Blanca Esther Anduezak, Tania Ganboak, Mari Carmen Maizak eta Jone Floresek osatu zuten epaimahaia. Lehiaketara aurkeztutako hamar piperropilak aurkezpenagatik aztertu eta dastatu ondoren, irabazlea izendatzeko lan zaila izan zuten, "denak oso onak zeudelako". Cristina Razkinek irabazi zuen. Bigarren Mila Reparaz izan zen eta hirugarren Malen Arraiza Soto.
Lakuntzako piperropil lehiaketako irabazlea |
|
Urtea | Irabazlea |
2000 | Itziar Ruiz Estitxu Ruiz Fatima Vazquez |
2001 | Daturik ez |
2002 | Rosa Andueza Kontxi Arbizu |
2003 | Jesus Mari Gaztañaga Jesus Mari Arza |
2004 | Cristina Razkin Larunbe |
2005 | Mario Rosario Lazkoz |
2006 | Cristina Razkin Larunbe |
2007 | Fatima Vazquez Mila Reparaz Marta Razkin |
2008 | Cristina Razkin Larunbe |
2009 | Daturik ez |
2010 | Lourdes eta Rosario Soto |
2011 | Unai Razkin |
2012 | Cristina Razkin Larunbe |
2013 | Daturik ez |
2014 | Lourdes eta Rosario Soto |
2015 | Lourdes eta Rosario Soto |
2016 | Lourdes eta Rosario Soto |
2017 | Lourdes eta Rosario Soto |
2018 | Jesus Mozo |
2019 | Jesus Mozo |
2020 | Ainhoa Etxarri eta Egoitz Arraiza |
2021 | COVID-19 pandemiagatik bertan behera |
2022 | Cristina Razkin Larunbe |