Festa asteburua

Guaixe 2022ko urt. 21a, 11:31

Herenegun hasitako neguko festek segida dute asteburuan Lakuntzan.

Lakuntzako neguko festak hasteko etxajua Rita Torrico Muniz zinegotziak piztu zuen herenegun. Aitor Gartzia Monfort zinegotziak festen antolaketan lagundu duten guztiei esker ona azaldu eta lakuntzarrei ongi pasatzeko deia egin zien. Festa hasiera musika eskolako txarangak girotu zuen. Txokolate jana izan zen eta jendea poliki bildu zen ospakizunaren hasieran. Gainera, txurroak dastatu edo punteria probatzeko aukera era badago Lakuntzako festetan. Ondoren, piperropil lehiaketa jokatu zen. Blanca Esther Anduezak, Tania Ganboak, Mari Carmen Maizak eta Jone Floresek osatu zuten epaimahaia. Lehiaketara aurkeztutako hamar piperropilak aurkezpenagatik aztertu eta dastatu ondoren, irabazlea izendatzeko lan zaila izan zuten, "denak oso onak zeudelako". Cristina Razkinek irabazi zuen. Bigarren Mila Reparaz izan zen eta hirugarren Malen Arraiza Soto.

Atzo San Sebastian ermitara erromerian joan ziren hainbat lakuntzar eta han auzatea izan zuten. Elizan izandako elizkizunaren ondoren beste bat. Txikien danborradan 20 haurrek ohiko lau piezak jo zituzten: San Saastin martxa, Tatiago, Idiyarena eta Diana. Elai Alai taldekoen dantza erakustaldiaren ondoren Biltokik gazteek Alkate dantza dantzatu zuten. Horiek izan ziren festen egun handiko ekitaldi nabarmenenak. 

Festak direla eta, Lakuntza erdigunea ibilgailuen trafikorako itxita dago igandeko 20:00ak arte. Horregatik, autobus geltokia Sakanako Mankomunitatearen egoitzaren parean dago egunotan. 

Egitaraua

Ilbeltzak 21, ostirala

  • 11:30-13-15 Puzgarriak. 
  • 13:00 Auzatea.
  • 15:30-17:45 Puzgarriak. 
  • 18:15 Dantza modernoa. 
  • 19:00-21:30 Oihan Vegarekin dantzaldia. 
  • 20:00 Auzatea. 
  • 21:30 Zezensuzkoa. 

Ilbeltzak 22, larunbata 

  • 12:00 Erraldoiak. 
  • 13:00 Auzatea, Sakanako Trikitilariak taldeak alaituta. 
  • 18:30-21:30 Trikidantz taldearekin dantzaldia. 
  • 19:30 Buruhandiak. 
  • 20:00 Auzatea.
  • 21:30 Zezensuzkoa. 

Ilbeltzak 23, igandea 

  • 13:00 Aizkolariak, plazan. 
Erlazionatuak