Herriko etxe izenen jatorria ezagutu zuten

Guaixe 2022ko api. 12a, 14:02

Lakuntzarrak hitzaldia hasteko zain. LAKUNTZEKO AUSKIAS

Lakuntzeko Auskias taldeak antolatu zuen hitzaldia.

Herriko etxeen izenak nondik heldu diren azaltzeko hitzaldia antolatu zuen Lakuntzeko auskias taldeak. Jose Luis Erdozia Mauleon ikerlari eta euskaltzain urgazlearen hitzaldiak makina bat lakuntzarren interesa piztu zuen. Gauza jakingarriak ikasteaz aparte, haien inguruan hizketatzeko aukera izan zuten parte hartzaileek. Taldeak aurretik herriko dermioei buruzko hitzaldia eta herriko euskalkia praktikatzeko hainbat mintza praktika saio antolatu izan ditu. Larunbatekoa Korrika Kulturalaren barruan antolatutako jarduera izan zen. 

Erlazionatuak

Eman eta zabal ezazu

Guaixe 2021 urr 07 Lakuntza