'Atzerrian lurra garratz' antzezlana Lakuntzan

Guaixe 2022ko mai. 4a, 10:01
Laura Penagos 'Atzerrian lurra garratz' antzezlanaren une batean. MONDRABERRI/ARTXIBOA

Laura Penagos eta Ander Lipus aktoreak dira antzerkiaren protagonistak. Emakume sortzaileen egoera, migrazioak, zaintzak, kolonialismoa eta arrazismoa bezalako gaiak lantzen ditu eta ostiralean, maiatzaren 6an, Lakuntza kultur etxean eskainiko dute.  

Duela hamar urte baino gehiago iritsi zen Laura Penagos aktorea Nafarrora. Antzerkia da bere bizitza, eta ArteDrama eta Huts Teatroarekin Atzerrian lurra garratz bere esperientzian oinarritutako antzezlana sortu zuen. Ander Lipus eta Penagos dira aktoreak, eta Amancay Gaztañagak zuzendu du lana. Ostiralean, maiatzaren 6an, 19:00etan, antzezlanaren emanaldia eginen dute, Lakuntzako kultur etxean. 

Erlazionatuak

"Antzerkia hausnartzeko ere bada"

Erkuden Ruiz Barroso 2021 api 01 Etxarren