Bertako produktuen azoka Lakuntzan

Guaixe 2022ko mai. 17a, 08:38

2019ko Lakuntzako Bertako produktuen azoka. ARTXIBOA

Bertako produktuen azokaren bosgarren edizioa eginen dute, igandean, Lakuntza. Larunbatean VI. Tortila txapelketa eginen dute. 

Garai bateko feria berreskuratzeko asmoz 2016an bertako produktuen azoka antolatzen hasi zen Lakuntzako Udala, Cederna Garalur elkartearen laguntzaz. Azokaren helburua lehen sektoreari eta tokiko ekoizleei bultzada eta ikusgarritasuna ematea da. Pandemiagatik bi urtez ospatu gabe egon ondoren, bertako produktuen azoka ospatuko dute berriz Lakuntzako plazan; ekoizleekin, artisauekin eta eragileekin batera herriko abeltzainen azienda erakusketa izanen da ere igandean, maiatzaren 21ean, 10:00etatik 15:30era. Goizean zehar zuzeneko irrati saioak emanen dituzte bertatik. Larunbatean VI. Tortilla txapelketa eginen dute. 

Egitaraua

Maiatzak 21, larunbata, plazan

  • VI. Tortilla txapelketa
    • 17:00
      Osagai banaketa 
    • 18:30
      Tortillen aurkezpena
      Sari banaketa

Maiatzak 22, igandea, plazan 

  • 10:00-15:30
    • Bertako produktuen azoka: Txistorra, gazta, pastelak, goxokiak...
    • Artisau produktuen azoka: poltsak, zilarreko bitxiak... 
  • 12:00
    Ganadu erakusketa
Erlazionatuak