"Dantzatzen ez duen herria, ez da inoiz hilko" lelopean ospatuko du Elai Alai Lakuntzako euskal dantza taldeak bere eguna. Maiatzaren 21ean, larunbatean, izanen da. 12:00etan dantzariek kalejira eginen dute erraldoiak lagunduta. Herriko zenbait txokotan geldiuneak eginen dituzte eta emanalditxoak eginen dituzte. 16:30ean apar festa antolatu dute eta, ondoren, 19:00etan dantza emanaldia eginen dute plazan. 19:30eran buruhandiak aterako dira eta 21:30ean zezensuzkoa.
Elai Alai Egunaren egitaraua
- Maiatzak 21, larunbata
- 12:00
Kalejira, erraldoiak lagunduta - 16:30
Apar festa - 19:00
Dantza plaza - 19:30
Buruhandiak - 21:30
Zezensuzkoa
- 12:00