NUPek eskolako ikasleak saritu ditu

Guaixe 2022ko eka. 21a, 10:01

Zientzia eta emakumezkoak lehiaketara aurkeztutako lanak eman die saria eskolako 3. mailako 15 ikasleri. Emakume zientzialarien berri ematen duen mapa interaktibo bat aurkeztu zuten 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra eta Ikerketako Errektoreordetzak Emakume zientzialaria izan nahi dut eskola lehiaketa antolatu zuen eta aurten parte hartze errekorra izan dute: guztira 91 lan aurkeztu dituzte 15 ikastetxetako ikasleek  egindakoak. Lehen Hezkuntzako aurreneko bi zikloak hartzen dituen modalitatean Lakuntzako eskolako LHko 3. mailako ikasleek egindako lana saritu zuen epaimahaiak. Ikasleek liburu sorta joan den ostiralean jaso zuten. Gainera, unibertsitatean bertan tailer batean parte hartu zuten eta ikastetxea bisitatzeko aukera eskaini zieten. 

Hamaboskote lakuntzarrak Olatz Jimenez Nadales irakaslearekin gaztelania ikasgaian egin zuten lana. Mujeres de la ciencia izenburua eman zioten eta munduan barnako 13 emakumezko zientzialariren berri ematen zuten lana aurkeztu zuten lehiaketara. Eduki interaktibo eta animatuak sortzeko Genially online tresna erabiliz mapa interaktiboa sortu zuten (https://labur.eus/6gxlb). 

Sarituak izan ziren: Enara Areta Razkin, Iraide Arretxe Luis, Antton Azpiroz Razkin, Mikel Azpiroz Razkin, Aiora Baleztena Santesteban, Mikel Barrio Costa, Ander Bedoya Hurtado, Marwa El Attaoui, Iker Garcia Agirre, Houyam Hamdi Lehmar, Enaitz Hernaiz Ollo, Mattin Lazkoz Etxebeste, Maddi Lorente Nicuesa, Nahia Recondo Aldunate eta Jon Salinas Andueza.