Lakuntzako Pertza elkarteak antolatzen du urtera, azken bi aurtetan pandemiagatik izan ezik, izen bereko eguna. 06:00etan abiatzen dira Aralarko santutegirako bidean, eta ohitura jarraiki, astoak tripotak eramaten dituela. Bidearen erdian, hamaiketakoa hartzeko geldialdia egiten dute, eta 11:00etan, santutegian, meza egiten dute. Ondoren, aterpean, elkarteak auzatea ematen du: tripota, ogia eta ardoa. Arratsaldean, aterpearen aurreko plazan musika izanen da eta, ondoren, herrirako bidea hartuko dute lakuntzarrek.