Oihan Soto

"Juanesenako pelena niretako Lakuntzako txokorik politena da"

Maider Betelu Ganboa 2022ko abu. 31a, 12:00

Oihan Soto eta bere kuadrillaren bilgunea da Juanesena etxeko estalpea edo pelena, "txiki txikitatik"

Oraindik ere tarteka hitzordua bertan jartzen dute Oihan Sotok eta kuadrillak. "Uda osoak eman ditugu hor, baita udazkenak eta udaberriak ere. Gure txokoa bihurtu zen" dio kantatzea, dantzatzea eta idaztea gustuko duen gazte lakuntzarrak. "Festetako play-back txapelketarako bertan aritzen ginen entseatzen, topera" oroitu du.

Erlazionatuak