Sakana Sariak ekitaldia

Guaixe 2022ko aza. 7a, 10:06

Azaroaren 10ean, osteguna, Sakakana bizi, elkartu eta anitza helburu duten egitasmo kolektiboei aitortza egiteko sariak banatuko dituzte Lakuntzako kultur etxean. 

Azaroaren 10ean, osteguna, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean eginen den galan jakinen da zein egitasmok lortzen duten Sakanako Sarietako hirugarren edizioko katilua. Bi sari banatuko dira Sakanako Sozioekonomiako Behatokiaren ordezkaritzak erabakitako sari nagusia eta herriak haien bozkekin erabakitako Sakana aipamen berezia. Hamaika egitasmo aurkeztu dituzte: Aiaupenanik euskara taldea,  Ziordi running, Lakuntzako Udalaren inklusio festak, Sakanako herri eskolak, Josefina Arregi klinikaren zerbitzua, Osasun publikoaren aldeko plataforma, Haize Berriak banda, Triku Trail, Altsasuko Mendigoizaleak, Bakaikuarrok herri kooperatiba eta Los del Rayo.

Sari banaketa ekitaldi irekia da, baina aldez aurretik izena eman behar da 647864239 telefonora hots eginez edo info@sakanagaratzen.com helbidera posta bat bidaliz.