Ilbeltzaren 20an San Sebastian edo San Saastin eguna izanen da, eta horren bueltan sansaastinak ospatuko dituzte Lakuntzan. Ilbeltzaren 19an, osteguna, piztuko duten txupinazoarekin hasiera emanen diote lau eguneko festei. Gauerdian danbora hotsak entzunen dira herrian eta aurten Ricardo Aretak hiru hamarkadaz baino gehiago danborrada zuzendaria izan denak aginte makila Adur Kanpori emanen dio. San Saastin egunean, ilbeltzaren 20an, erromeria eginen dute zainduaren ermitara eta plazan alkate dantza eginen dute. Festetan ez da faltako, ostegunean, ohiko piperropil txapelketa.
Lakuntzako San Saastinetako egitaraua
Ilbeltzak 19 osteguna
- 13:30 Lakuntzako herri eskolako danborrada.
- 17:30 San Saastin Musika Eskolako ikasleen kontzertua, kultur etxea.
- 18:30 Piperropil txapelketarako udaletxean utzi.
- 19:00 Txupinazoa, Eztanda txarangarekin.
- Ondoren, txokolatada guraso elkartearen eskutik.
- 19:15 Piperropil txapelketa.
- 19:30 Buruhandiak.
- 20:00 Auzatea.
- 21:00 Zezensuzkoa.
- 00:00 Danborrada.
Ilbeltzak 20 ostirala
San Saastin eguna
- Goizean goiz, Aurora.
- 11:00 Meza, elizan.
- 12:00 San Saastin ermitara erromeria.
- 13:00 Auzatea Lakuntzako Pertzaren eskutik, ermitan.
- 18:00 Danborrada txikia, plazan.
- 18:30 Elai Alai dantza taldearen emanaldia.
- 19:00 Alkate dantza.
- 19:30 Buruhandiak.
- Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
- 20:00 Auzatea.
- 21:30 Zezensuzkoa.
- 23:30 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
Ilbeltzak 21 larunbata
- 11:00 Puzgarriak, pilotalekuan.
- 11:30 Lakuntzako auskias akordatzen yeiz? Aiaupenanik-en eskutik.
- 12:30 Erraldoi eta buruhandien irteera.
- 13:00 Jorge Canobas eta bere taldearen kontzertua, plazan.
- Auzatea.
- 16:30 Puzgarriak, pilotalekuan.
- 18:30 Irantzu Gonzalez dantza eskolako taldeen dantza moderno emanaldia, plazan.
- 19:30 Oihan Vegarekin dantzaldia, plazan.
- Buruhandiak.
- 20:00 Auzatea.
- 20:30 Zezensuzkoa.
- 00:00 Oihan Vegarekin dantzaldia, plazan.
Ilbeltzak 22 igandea
- 13:00 Haize Txikiak bandaren kontzertua, plazan.
- Auzatea.